Nathalia Heim artistak emakumeek lurraldearekin duten harreman poetikoa irudikatzen du Igartubeiti museoan PATRIM+ erresidentziaren barne

Artista bisualak Patrim+ mugaz gaindiko erresidentzian burututako bere lanaren lehen fasea amaitu du eta irailean Igartubeiti Museoan (Ezkio, Gipuzkoa), elkarlaneko instalazio baten bitartez, esku-hartze batean bihurtuko da. Jarduera hau pirinioetako emakumeen kartografi berriaren parte izango da, Ariège eta Haute-Garonne arteko europar lankidetza proiektuaren barne, Frantzian, Euskadin, Aragoin eta Kataluinian.

18 emakumeek beraien lurraldearekiko bizipenak partekatu dituzte Nathalia Heim artista bisualarekin, Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan, abuztuak 3an amaitzen den Patrim+ mugaz gaindiko erresidentziaren barne.

Elkarrizketa pertsonaletatik abiatzen den prozesu bat da non Heimek emakumeek beraien historiarekiko eta inguruarekiko ezartzen dituzten emozio zein loturen argazki erretratu itxurako itzulpen poetikoa egiten duen.

Jarduera hau PATRIM +, INTERREG POCTEFA mugaz gaindiko lankidetza programaren barne txertatzen den proiektuaren parte da eta aldi berean EGEF-ek, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatzen du. Bere bazkideak Frantziako, Ariège eta Haute-Garonneko, Euskadiko, Aragoiko eta Kataluniako landa eta mendi inguruneetan kokatuak daude. Beraien helburua da eten