Arcaz – Hegaztien interpretazio zentroa

Riglos herrian kokatua, interpretazio centro hau Mallos Erreinuaren inguruneko hegaztien hedapenera eta ezagutzera ematea zuzendua dago. Hegaztiak behatzeko kristalezko begiratokia eta bideokamerak daude. Heldu zein haurrentzat, taldeka zein banakakoentzat, behaketa jarduerak antolatzen dituzte. Riglos-en, interpretazio zentroa bere ingurunean txertatua dago eta irisgarria da mugikortasun urriko pertsonentzat. Rigloseko Mallos-etako paraje bikainaz inguratua, 700 m2 baino gehiagoko Arcaz zentroak Europako putre koloniarik handienetako bat interpretatzen du.
Hiru solairu, hainbat areto, Mallos-en erreprodukzioa daukan hall zabala eta kristalezko begiratokia haitzak ikus ahal izateko, auditorium-a, pureak behatzeko hiru monitore, bertatik, Arcazeko habietan gertatzen dena zuzenean ikusteko aukera eskainiz.